XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Epaileen saltsa eta moreen nagusitasuna
Egon badira diotenak arraun kontuetan Kontxako estropadak olinpiadak bezala direla.
Hau horrela balitz aurten olinpiada kaskarrak izan ditugu orain arte antolakuntza aldetik.
Lehenengo txanda 20 minutu beranduago hasi zen balizak 20 zentimetro mugitu behar zirela eta ez zirela.
Hondarribitarrak eta Sanjuandarrak kexu agertu ziren itzuleran txalupa eta itsasontzi batzuk enbarazo egin zietelako.
Orioko
Irteerari dagokionez, Gipuzkoako Federazioko lehendakariak, Jose Ramon Gomez Esnalek, ETBri eskatu zion estropadaren bideoa, epailearen bandera jaistea eta kronometroa martxan jartzea batera egin zen edo ez egiaztatzeko.
Kirol emaitzei dagokienez, Pasai San Pedroko
Moreek hasierako txanpatik branka erakutsi zieten gainerako untziei eta lehen postu horri erraz eutsi zioten.
Ezusteko galantena galiziarrek eman zuten.
Inor gutxik espero zuen Casqueirok zuzendutako tripulazioak hain estropada dotorea egingo zuenik.
La Navarra-Donibanekok berriz, Santurtzin azaldutako mailari ez zion eutsi eta arroxak berehala geratu ziren atzean San
Oriotarrak aldiz aurtengo erregulartasun eza saihestu ezinik dabiltza eta Kortak farregarri geratu zirela onartu zuen.
Lau hauek igandean ohorezko txandan arituko direnak dira.
Bigarren txandarako hondarrabitarrek boskarren postua ziurtaturik dute eta hobetzeko aukera ere izango dute.
Donostiako bi untziek, Ur Kirolak-ek eta Arraun Lagunakek, beraien arteko lehia izango dute, 2 segundu ateratzen baitizkio soilik Koruko Ama Mari Galanti.
Ondarrutarrak berriz azken lekutik ez dira mugituko baina zortzi onenen artean sailkatzea izan da bizkaitarren garaipena.
DENBORA
ALDEA
San Pedro
Meira
La Navarra
Orio
Hondarribia
Ur-Kirolak
Arraun Lagunak
Ondarroa